XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARTZAINGOA ETA NEKAZARITZAAxolarik haundieneko gauza deritzaigu, beraz, gaurko joera eta gertakizunen azterketa egiterakoan, lehenagotik datorkigun barne mina ikastea.
Izan ere, mendez mende izan dituen kezka saminak zain haundiak bota ditu herrian; ogibide honek bere egitura eta kutsua itsasi dizkio gizonari, eta asmakizun nahiz esaera bereziak xertatu herri jakintzan.
Besteak beste, mendizale da gure artzaina.
Belar on eta iturri mutur guztien berri badaki.
Haize lodi eta laino printza guztien asmo izkutuak txiki txikitatik ezagutzen ditu.
Inguruko mendi eta muino guztiei hartua die nolabaiteko hizkuntza: batak harri erauntsia dakarkio, eta besteak hegoa.
Batzutan egutegitzat daduzkate eta bestetan ordulari dira.
Ordu horietan musukatzen omen zituen iruzkiaren ikutuak.
Esamesak ez du adierazten uda garaian ala neguan gertatzen ote zen.
Zaharrei galdetu behar.